Details

Euskal Herriko 40 Emakume


Euskal Herriko 40 Emakume

Egon ginen, izan ginen

von: Cira Crespo, Elena Ciordia

9,99 €

Verlag: Ediciones Beta III Milenio
Format: EPUB
Veröffentl.: 02.03.2023
ISBN/EAN: 9788419227249
Sprache: Baskisch
Anzahl Seiten: 92

DRM-geschütztes eBook, Sie benötigen z.B. Adobe Digital Editions und eine Adobe ID zum Lesen.

Beschreibungen

Azal gogorreko liburua.
40 ilustrazio koloretan.

IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.

LABURPENA:
Kuxkuxeroa zara?
Gustatzen zaizu zu jaio baino lehen
zure herrian zer gertatu zen jakitea?
Eta mota askoko jendea ezagutzea?

Orduan, hau da zure liburua.
Hemen ezagutuko dituzu
gure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia diren
Euskal Herriko emakumeak eta gizataldeak.

Belaunaldi berrientzat erreferentzia diren
eta jada hilik dauden emakume hauei
historiak ez die merezi duten errekonozimendua eman.

Eremu guztietako emakumeek
lortu zituztenak ezagutaraziko dizkigute:
idazleak, kazetariak, pedagogoak,
bertsolariak, margolariak, argazkilariak,
ilustratzaileak, sukaldariak.

Ilustrazio deigarriak dituen liburua da
eta teknika desberdinak erabili dira:
akuarela, koloretako arkatzak, collage.

Has zaitez emakume hauek ezagutzen,
aho zabalik utziko zaituzte.
Cira Crespo.
Bartzelona, 1980.
Historian doktorea da.
Emakumearen historian jardun du, batez ere.
Ildo beretik, besteak beste, ondorengo lan hauek argitaratu ditu:
Maternalias. De la historia de la maternidad (2013),
Tene Mujika, Udazkeneko Argitan (2022)
eta Baginen, Euskal Herriko historia emakumeen bitartez (2020).
Azkena, Elena Ciordiarekin batera,
2021ko Nafarroko liburudenden saria jaso zuen.

Elena Ciordia
Ortuellan (Bizkaia) jaioa, 1964an. 1999tik Gorlizen (Bizkaia) bizi da.
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zuen eta 1987an pintura espezialitatean lizentziatua izan zen.
Banakako hogei bat pintura erakusketa egin ditu, Bartzelona, Madril, Valentzia, Valladolid eta Bilbon, besteak beste, eta hainbat erakusketa kolektibo. Zenbait museo eta erakundetan agertzeaz gain, margolanak ditu bilduma pribatu ugaritan.
Hamar bat liburu ilustratu ditu, besteak beste, La historia de Euskal Herria a traves de sus Mujeres; Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez; Guggenheim Bilbao Experience; Nire Athletic... eta futbola; 30 emakume ahaztezin eta Euskal Herriko 40 emakume. Egon ginen, izan ginen.

Diese Produkte könnten Sie auch interessieren:

Ich dachte immer, ich könnte fliegen
Ich dachte immer, ich könnte fliegen
von: Hans-Uwe . Köhler
PDF ebook
11,99 €
Walter Ulbricht
Walter Ulbricht
von: Mario Frank
EPUB ebook
9,99 €
Göring
Göring
von: Guido Knopp
EPUB ebook
7,99 €