Details

Aurkituko zaitut


Aurkituko zaitut


Erria txikota!

von: Teresa Calo, Ainhoa Aierbe, Ainhoa Alberdania, On Time Ekoizpenak

11,99 €

Verlag: Alberdania
Format: MP3 (in ZIP-Archiv)
Veröffentl.: 24.04.2023
ISBN/EAN: 9788498687873
Sprache: Baskisch

Dieses Hörbuch erhalten Sie ohne Kopierschutz.

Beschreibungen

Eiderrek nota txarrak atera ditu eskolan. Zigorra: amarekin uda igarotzea Arabako herri txiki batean. Herrian Blanca bizi da, Eiderren lagunik handiena. Uda horretan, ordea, arraro dago Blanca. Lagun guztiengandik iheska dabil, eta Eiderri ere ez dio kasurik egiten. Sare sozialetan morroi arraro bat ezagutu du, misteriotsua eta batere asmo garbirik ez duena. Morroi iluna sare sozialetan ezkutatzen da, eta Blanca engainatua dauka. Adiskidetasunak zenbat balio duen deskubrituko dute Eiderrek eta Blancak, nahiz eta beti ez den erraza lagun bati laguntzea..

«Auto gorri bat autobidean doa. Furgoneta batek aurrea hartu dio, lerro jarraia zapalduz, eta hutsagatik ez du autoa jo.
»–Kabroia! Astapotro burumotza!
»–Zer dugu orain?
»–Ez al duzu ikusi? Nola, ba? Zuk ez duzu ezer ikusten eta... Pasadazu ura, faborez.
»–Egon.
»–Utzi mugikorra eta pasa ura, bale?
»Eiderrek amorruz utzi du sakelako telefonoa, eta zakar samar eman dio botila ura gidariari. Gidaria ama da.
»–Ireki, faborez.
»–Zer? Orain zure neskamea al naiz? »
TERESA CALO. Aktorea, antzerkigilea, gidoilaria. Antzerkian hemeretzi urte zituela hasi zen Orain taldean, eta, besteak beste, Mentiras, Entre líneas, Ay Manolo (Serantes saria), El día en que
inventé tu nombre (Donostia Hiria saria), El hombre que sobremurió a una mudanza, Marketing (Teatro Breve Luis Barahona de Soto saria), Carrera de obstáculos, Play Out eta La plancha o la vida (Teatro Breve Café Bar Bilbao saria). Jaun ta Jabe, Maité, Goenkale eta beste hainbat telesailetan gidoilari aritu da. La luz con el tiempo dentro da zinema-gidoilari gisa egindako lanaren erakusgarri bat. Hogeita bost urte eman ditu aktoreak prestatzen, eta TAEren (Taller de Artes Escénicas) sortzailea da.

Diese Produkte könnten Sie auch interessieren:

Wer schützt unsere Kinder?
Wer schützt unsere Kinder?
von: Silke Müller, Sandra Voss
ZIP ebook
20,95 €
We Belong Together
We Belong Together
von: Beth Moran, Marie Lawrence
ZIP ebook
22,99 €
Wegwerpkind
Wegwerpkind
von: Rowena Verstraeten, Jacodine van de Velde, Lot van Lunteren
ZIP ebook
14,99 €